jueves, 16 de junio de 2011

Nestor, lehen idatzitakoari ez diozu erantzun. Ori dela eta aitzakiatzat hartuko zaitut beste burutapen hau idazteko. Oraingoa euskaraz izango da eta 15-Mri loturik doa.
Pentsa dezagun hemen daukagun demokrazia hau partidu politikoek hipotekatua daukatela. Beraiek kontrolatzen dutela eta, noski, aldaketaren bat egin behar baldin bada ezin dela egin beraiek ez badute nahi. Beraz, sistema itxi bat bezala funtzionatzen duela.
            Jo dezagun sistema ori, kanpotik ikusten duen batek, ireki nahi duela. Arau batzuk aldatu nahi dituela; baina demokrata izanik, demokraziaren legeak jarraituz.. Nola egin?
            Lehenbizi zer nahi duan adierazi beharko du; gero, bere iritzia onartuko duen jende multzoa topatu; sistemaren barruan sartu eta iritzi ori gehiengodun izatea lortu. Bide luzea eta oztopoz betea., ez da? Sistemari itxia jarraitzen laguntzen diona.
            Sistemara ez badu sartu nahi, kanpotik aldatu behar eta horretarako molestatu, traba, probokatu egin behar. Biolentziarik ezin erabili, demokrata izaten jarraitzeko,  baina liskarra sortu behar sistemaren barruan. Eta horrek berarekin darama norbaiten kaltea, sufrimendua eta… nahi baino gehiagorentzat zigorra.
            Ez gara aingeruak eta geureari gogor eusten diogunak gainera; baina demokraziak, bere baitan, ezin ote du beste bideren bat sortu irekiago izateko? Eta ori ezin badu sortu, demokrazia ote?
            Onartzen da?

Joxemari

2 comentarios:

  1. Ez da nolanahiko galdera egiten dezuna. Ni beti izan naiz sistema barrutik aldatzearen aldekoa, baina horrek problema bat dauka: lortu daitezkeen emaitzak sistemak berak mugatzen ditu gehienetan. Zer egin muga horiek gaindiezinak bihurtzen direnean eta gizarteak sistemarengan fedea galtzen duenean? Batzutan iraultzak sortzen dira: Aintzinako erregimenaren erorketa, ... Ez dakit nik hau hainbesterainokoa izango dan.

    ResponderEliminar