lunes, 20 de junio de 2011

Azkeneko nire idatzian, sistema bat kanpotik aldatu nahi bada norbaitek sufritu egin behar duela esaten nuen. Adibide bat: soldadutza derrigorrez egitea indargabe ustea. Orain oso normala iruditzen zaigu, baina garai batean, hori dela eta,  bat baino gehiago zigortuak izan ziren. Eta, bistan dago, adibidea hau baino  adibide gogorragoak jarri daitezkeela.
Baina, sistemaren aldaketan, bada faktore bat ezinbestekoa dena. Arauen bat edo jokaera bat aldatu nahi bada, jende askoren on iritzia behar da. Jendetzaren indarra nabarmendu, boterearen asentamendu kolokan jarri eta, ahaldunari, sinistarazi aldaketa bate behar dela.
Gaur egun, teknologia berriek, deialdirako ahalmen izugarria dutela erakusten dute. 15_M mugimenduak horrela erakutsi du behintzat. Eta indar horretan finkatuko dira bera ahalmen guztiak.
Sistema kanpotik kontrolatu nahi dute. Hiritarren mugimendu bat bezala azaltzen dira eta apolitikoak. Beraz arauen batzuk ez badituzte onartzen, aurrera ez ateratzeko, bere  kontra manifestatuko dira, era honetan egingo die presioa politikoei  aurrera atera duten araua aldatu edo bertan bera geldi adin. Baina joera honekin zenbat denbora iraun liteke? Bi indar bata bestearen aurka jartzen direnean ez ote bat azaltzen  beti garaile? Eta azkeneko galdera, teknologi berriek sistemaren barrutik politika egiteko eraren bat nabarmenduko ote du?


Joxemari
20-05-2011


1 comentario:

  1. Informazio eta Komunikazio Teknologien indarra beti izan da nabaria: bere garaian telebista, irrati edo prensa idatzia zena, gaur egun Internet eta bertan sortutako mugimenduak dira. Aldatu den gauza bakarra, hedatze abiadura eta jendearengana ti-ta batean iristeko gaitasuna izan da.
    Zure komentarioaren beste partearekin zalantzak baditut. 15M apolitikoa? Baliteke. Baina momenturen batean politika egiten hasi beharko dira, politika egitea gauzak eta irtenbideak proposatzea bada. Bestela, honen, haren eta guztien kontra nago besterik ez esatek, ez zait iruditzen askorako balio duenik.

    ResponderEliminar